2012-09-18

IPUINA

MAMUEN ISTORIOA
Bazen behin mutil bat. Mutil hori etxez aldatu zen bere aita eta amarekin. Mutil hori Andoni deitzen zen. Bere etxe oso polita eta handia zen.
Bigarren egunean etxeko liburutegira joan zen. Liburu bat hartzean pasadizo bat aurkitu zuen. Andoni harrituta geratu zen. Pasadizo bat aurkitu zuen!!!!!
Andonik erabaki zuen inori ez kontatzea. Ohera joan zenean pasadizoan pentsatzen zegoen.
-Bihar pasadizora joango naiz.
Baina beldurra zeukan. Pentsatzen zuen munstruak zeudela. 
Arratsaldean, jan eta gero, liburutegira joan zen. Pasadizoan sartu zenean idatzita ikusi zuen: "Mamuen misterioa".
Andonik behin eta berriro pentsatzen zuen mamuak egongo zirela.
Baina ez zuen mamurik ikusten. Bakarrik hitzak. Andoni hasi zen irakurtzen: mamuak ez ziren etxe batean bizi eta ez zuten lanik egiten. Baina egun batean maltzur  bat agertu zen.
Maltzurra mamuen etxe batean bizi ziren eta lan egiten zuen.
Andoni triste zegoen. Pasadizotik joan zen...

16 urte pasa eta gero....
Andonik ezagutu zituen bi mamuak. Bi mamuekin bizi zen poz-pozik.


Leire  5 B


 GALDERA
Larunbat batean, Ikerren eta Lorearen etxera ikertzaile batzuk heldu dira.
Ikertzaileek amari galdetu zioten zein zen beraientzat izaki bizidun garrantzitsuena.
Amak esan zuen gizakiak garrantzitsuenak direla maitasuna ematen dutelako. Aitak ere gizakiak esan zuen, argiak direlako. Amonak landareak esan zuen oxigenoa ematen dutelako. Ikerrek animaliak esan zuen, lagunak direlako. Loreak esan zuen marrazki bizidunak direla.
Ikertzaileak oso pasmatuta geratu ziren.
Amaia 5 B 



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario