2012-09-16

OPORRAK


Udan leku askotara joan naiz , baina, Goñiko udalekuak nire oporretako leku hoberena izan dira. Han tailerrak zeuden, gau-belak eta gau-beletan abesten genuen, antzerkiak ikusten genituen... Gau batean diskoteka egin genuen eta begiraleek mozorrotu egin ziren.
Egun batean, igerilekuetara joan ginen, han igeri egin genuen. Gero herrira bueltatu ginen eta hasi ginen jolasten.
Haizea López 5A

Oporretan oso ondo pasatu nuen. Logroñora joan nintzen. Logroñon nire osabaren etxean egon nintzen eta ondo pasatu nuen han. Logroñon bero asko egiten zuenez beti joaten ginen igerilekuetara, Bizikletaz kilometro asko egitera joaten ginen ere eta mendietara nire lagunekin ere bai. Zein dibertigarriak diren oporrak!
Ane Miren5B

Ni Villanueva de Gumielera joan naiz oporretan nire aitona eta amona ikustera. Nik oso ondo pasatu nuen ranara, chinchonera, eta dominora jolasten nire aita, nire aitona eta nire amonarekin. Batzutan Selene etortzen zen denorekin jolastera.
Ivan 5B
 
Lehenik Kanpamentu batera joan nintzen 10 egun. Ez nuen ondo pasatu.
Gero Salamankara joan nintzen 17 egun. Han oso ondo pasatu nuen nire lehengusinekin eta nire aiton-amonekin.
Ondoren Nojara joan nintzen nire ahizparekin eta oso ondo pasatu nuen ere.
Geroago Huesora nire familiarekin joan nintzen. Ondoren Santillanara Anerekin joan nintzen eta han geratu ginen lo egiten 2 egunetan
Gero eskola hasi zen eta ni oso pozik nengoen. Tximeletak nituen sabelean. Ezin izan nuen oso ondo lo egin.
Patricia 5B

No hay comentarios:

Publicar un comentario